Autor: BIGARA, BIGARA
ISBN: 8491721673
EAN: 9788491721673
Ehun eta bat abere.Hizkuntza aberatsa da. Hitza aberetu dugun piztia. Abere ba hitzekin jolasten duen liburua.Palindromo: Animalia bakoitzak beste hitz bat ezkutatzen du atzeraka irakurrita: `asto hotsa, `ele bele, `aker oreka, `alegia igela, `apo zopa, `karramarro horra marrak, `zezenez ez. Zergatik izango ote da kapikua?Ilustratu: Abereen itxuran oinarritua dago abezea. Hizki bakoitzean animalia bat agertuko da eta animalia bakoitzean hizkia: aberedefghijklmnopqPiztegi: hitz eta piztiak elkartzen diren tokia, bestiariuma edo gure burua. Definizio argigarriekin, ideiak pizteko ere baliogarria. Pitzaduraz betea.Abereen irudidun hiztegi pizgarri honetan mitologiak, kantuak, kontuak, atsotitzak, onomatopeiak, hitzulpenak, ele-meleak eta hitz jolas ugari azaleratuko dira.Ehun eta bat abere, zu eta ni barne. Abere ba.