HARTZ TXIKI - FOX, MEM

Admite ofertas

Pago tc Acepta Pago tc

Estado del lote: Muy Bueno (nuevo o como nuevo, sin señales de uso)
Nuevo

Hotza egiten du.Elur asko dago. Begiratu elurra nola erortzen den. Hartz Txikik esan zuen: -Hartz Ama, hotzak nago. Begira zenbat elur dagoen. Zerbait jantzi nahi dut.... "Hartz Txiki" sei liburuz osatutako Sail bateko lehen titulua da. Hartz familia bat da liburu guztietako protagonista, eta liburu hauek oso ezagunak dira mundu osoan: milioika ale saldu ez ezik, telebistarako moldatuak ere izan ziren, 1995ean. Obra hau 1957koa da, eta hartz maitagarri horien eguneroko bizitzari buruzko lau ipuin laburrez osatuta dago. Hartz Amak, Hartz Txiki zaindu nahian, hotzetik babesten du, urtebetetze-tarta bat oparitzen dio, adarra jotzen dio ilargira joan nahi duela esaten dionean eta oso ipuin berezia kontatzen dio lotara joan baino lehen. Kontakizun laburrak dira eta elkarrizketa asko dituzte, irakurtzeko zein ozenki kontatzeko ezin aproposagoak, erraz errepika daitezkeen esaera askoren bidez haurrek parte hartzeko gonbitea egiten dutelako. Maurice Sendak-ek Saileko lehen bost tituluak ilustratu zituen, antigoaleko grabatuak imitatzen dituen estilo batez, lau edo bost tinta erabiliz. Marraztu zituen pertsonaia adierazkorrei, etxe-irudikapenei eta irudimenezko gertaerei samurtasuna eta hurbiltasuna darie. -
avatar LibrosTobal
Desde 16/10/2013
España (Madrid)
Vendedor registrado como profesional.

Ver más lotes de Fox, Mem